XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Igeltsu edo eskaiolazko taila
- Igeltsu edo eskaiolazko xafletan tailaketak egin.

Xafla hauek kartoi zurezko kaxak erabiliz egin daitezke.

- Burutu behar den gaia aukeratu eta, bozetoa egin ondoren, tailatu behar den euskarrira eraman.

Definizio handiago bat ukaiteko gainazala kolorez pinta daiteke, gainazalaren planoa tailaz sortutako bolumenarekin uneoro konparatu ahal izateko.

- Aipatu gainazalean ziztatzeko aukera damaiguten tresnak erabili: trintxa, labana, iltzea, zikaia,....

- Igeltsu edo eskaiolazko tailaketez ormirudi bat egin.

Gai bat edo istorio bat aukeratu eta dekoratu behar den gainazala zatikatu.

Zati hauen konbinaketaren erresultatua, azkenean, friso bat izango da.

- Aurreko prozeduraz igeltsu edo eskaiola koskoak erabili elementu konkretuak tailatzeko.

- Koskoak konbinatuz eskultura abstraktuak lortu.

- Tailaketa, karrasketa, hustura, limak, lixak, e.a. erabili esferazko, kubozko bolumeneko eskulturak egiteko.

2.6. Irudiaren bidezko expresioa eta komunikazioa
2.6.1. Diseinu grafikoa egiteari ekin.
Sinbolo grafikoa. Kodeak.

- Asignatura bat, ikasgela konkretu bat, komunak,... deskribatzen edo seinalatzen dituzten sinboloak egin.

- Sinbolo bat bera forma eta kolorea aldatuz erabili eta egin, aukera ezberdinei buruzko azterketa bat eginez.

- Geometria launaren oinarrizko elementuez ariketak egin: karratua, triangelua, zirkulua.

- Aipatutako elementuen zatiketa eta konbinaketa landu.

- Forma eta kolore ezberdinetako banderak eginez kode bat sortu.

- Geometria launaren oinarrizko formez eta oinarrizko koloreez kodeak egin.

- Eskuaren mintzaira expresiotsuaz kode grafiko bat egin.